TRATAMENDUAK

10 urteko bermea
10 urteko bermea

EGITUREN BERREGITEA

EPOXY erretxina sintetikoak

Noiz edo noiz, termita, onddo eta abarren erasoaren ondorioz, zenbait egitura zati degradatuak izaten dira, desintegrazio puntura arte. Hori arazo larria da eraikinaren egonkortasunerako.
Arazo honi aurre egiteko, ohikoa da erasotutako pieza ordezkatu edo sendotzea; eta sarritan, zaila eta garestia izaten da.

Gaur egun, badira merkatuan soluzio berritzaileak; adibidez, erretxinak. GARBI-n, tratamendu modernoenak aplikatzen ditugun aldetik, Epoxy erretxina sintetikoarekin egiten dugu lan, bere irmotasun, fidagarritasun eta iraupen luzeagatik.

Produktu honen eraginkortasuna bere elastikotasunean dago.
Pitzadurak ekiditen ditu eta egurraren ezaugarriak beregain hartzeko gauza da (zulatu daiteke, lixatu, iltzatu…), egurraren luzapen bezela jardunez.

Erretxina hauek egituren birgaikuntzan erabiltzen dira, leihoen markoak, ateak, moldura eta bestelako egurrezko piezatan; kanpokoak zein barrukoak izan.

zuria
zuria

ESKATU DIAGNOSTIKO
PROFESIONAL ETA
DOAKOA

pello@bizkaikogarbi.com

tel: 639 184 355

egituren berregitea
egituren berregitea
egurrezko habea berreginda
egurrezko habea berreginda