TRATAMENDUAK

JANTZIETAKO SITSA

Askotan ez diegu erreparatzen etxean hegan ikusten ditugun tximeletei, baina zuhur egotea garrantzitsua da, konturatu orduko, etxeko moketa edo jakarik onena zulatu digutelako.

Arropetako sitsa (Tineola Bissilliella) animalia-proteinaz elikatzen da, Keratinaz normalean. Gizakiek zein abereek ile eta azazkaletan duten sustantzia da hau. Gure etxeetan aurkitu daitekeen ehun arruntena artilea da. Alfonbrak, moketak, jertse eta jakak gozarazten dute sitsa.

Jantzietako sitsa tratatzeko, kontuan hartu behar da larbak direla ehunak hondatzen dituztenak. Helduak oso egun gutxi bizi dira eta beren funtzio bakarra estali eta arrautzak jartzea da.

Hortaz, tratamenduak bi motatakoak izango dira:
Txoke tratamendua, non horma, sabai, armairu barruetan eta abarren intsektizida aplikatzen den. Larba eta heldu gehienak hilko dira.
Beste tratamendu bat, epe luzera, txoke tratamendutik bizirik atera diren intsektuak akabatzeko helburuarekin. Leihotik sartu daitezkeen beste intsektu batzuetatik ere saihesten du.

Azken tratamendu hau gauzatzeko, feromona-tranpak erabiltzen dira. Tranpa hauek emeek estaltzerakoan jariatzen duten usaina imitatzen dute, arrak erakarriz eta hauetan itsatsita geratuz. Estalketa eragozten da honela.

zuria
zuria

ESKATU DIAGNOSTIKO
PROFESIONAL ETA
DOAKOA

pello@bizkaikogarbi.com

tel: 639 184 355

arropetako sitsa
arropetako sitsa
sitsak kaltetatutako moketa
sitsak kaltetatutako moketa