BERRIAK

2015eko apirilak 11

Teruel. Termitek hiru adineko alde zaharreko bi pisu uztera behartu dituzte

Termita izurrite batek hiru adineko San Francisco kaleko bi pisu uztera behartu ditu, Teruelgo Hirigune Historikoan. 1.900 urtean eraikitako etxeak egitura-kalteak ditu, termitek eragindako erasanaren ondorioz.
Beheko solairuan bizi ziren bi emakume edadetuak Apaiztegiko hotel-egoitzara joan dira bizitzera, eta hirugarren kaltetua berriz, beste gizon zahar bat, bere senideekin joan da.

Xilofagoen erasoari orain dela bi hilabete antzeman zioten, beheko solairuko jabeak lurzoruko baldosa batzuk konpontzeko asmotan hasi zirenean. Igeltseroak konponketarekin hastekotan zirela, solairuaren egoera ezegonkorraz ohartu ziren. Inspekzio teknikoak baieztatu zuen kolonia termita bat egurrezko habeak irensten ari zela. Azpian dagoen pisua, lehen sotoan, oso kutsatuta dago baita, eta askatzeak jasan ditu.

Kalteak aurkitu ondoren, sabaian laginak (katak) burutu ziren, eta hemen ere, termitak janda, “habeak ia desagertuta zeudela” egiaztatu zen.
Suntsiketaren larrialdia zela eta, gotzaindegiak emakumeak Apaiztegira aldatzea erabaki zuen. Beheko solairuko auzotarrak ere etxea utzi zuen.

berriaren argazkia
berriaren argazkia

2015eko apirilak 9

Zornotzako Udalak termiten erasana jasan duten Astepeko etxebizitzak eraitsiko ditu

Zornotzako Astepe auzoko bizilagunak akordio batera iritsi dira Udalarekin, termitak direla eta, eraikinak egituran jasandako kalteen ondorioz, beraien etxeak uztera behartu zituzten eta gero.

Udalak akordio ekonomikoa lortu du hamaika etxebizitzatako jabeekin, eta babes ofizialeko etxebizitza bat eskuratzeko aukera izango dute, lehentasunez; zozketa zein zerrenda beharrik gabe.

Etxebizitza hauen lekuan, aparkaleku bat eraikitzea pentsatu du Udalak, bertan dagoen jolasgunearekin bat eginez.

berriaren argazkia
berriaren argazkia

2015eko martxoak 20

Termitak Amatriainen

Nafarroan, Leoz herriko auzo polit baten, Amatriainen, San Estebango parrokia-elizak, Erdi-Aroko eraikina (XIII. mendea), eta abade-etxeak (gaur egun partikular baten esku) termiten erasoa jasan dute.

Bizkaiko Garbik, jabeen enkarguz, eliza aldameneko etxearen egituraren tratamendu integrala burutu du.

Etxearen toki desberdinetan, egitura erabat suntsituta zegoen termitek janda, eta ondorioz, pieza metalikoek ordezkatu behar izan dituzte puntu hauek.

Etxearen egurrezko egitura osoa desestali behar izan zen eta injekzioz tratatu, etorkizunean erasan gehiago saihesteko.

berriaren argazkia
berriaren argazkia

2015eko martxoak 11

Termitak L´Hospitaltet de Porrereseko erretaula jaten ari dira

Diario de Mallorca

Teknikoak ondarea babesteko tratamendu eraginkorrak egiteko beharraz mintzatu dira errektorearekin.

Mallorcako Bisbat errestaurazio tailerreko zuzendaria, Antonia Reig, eta Porrereseko errektorea, duela gutxi bisitan izan ziren L´Hospitaleteko otoiztegian, kapelan dagoen XVII. mendeko erretaula barrokoaren egoera aztertzeko.

Teknikoek errektoreari esan zioten termiten kontrako tratamendua egiteko beharra zegoela, erretaulak eraso handia zuela, eta hauxe zela lehendabiziko urratsa zaharberritze lanak burutu aurretik.

Teknikoek azaldu zuten tratamendurik eraginkorrena termiten hazkundearen kontrako zeboak jartzean dagoela. Termita langileek zelulosa termitategira garraiatzen dute kolonia elikatzeko, eta hau produktuaz bustita dagoenez, termiten heriotza eragiten du.

Prozesua motela da, hiru bat urte irauten du, baina errektoreari eraginkorra dela ziurtatu zitzaion. Tratamenduaren emaitzaren zain daude.

berriaren argazkia
berriaren argazkia

2014ko azaroak 6

EUSKO JAURLARITZAK ZORNOTZAN TERMITEN ERASANA JASAN DUTEN FAMILIEI OSTATU EMAN DIE

Termiten erasoa pairatzen ari diren Zornotzako Astepe auzoko hamaika etxebizitzatako egoiliarrei presazko ostatua eman die Eusko Jaurlaritzak, Zornotzako udaletxeko bozeramaile batek aditzera eman duenez.

ZORNOTZA. Egoiliarrek, nortzuk berehala utzi behar izan dituzten beraien etxebizitzak, bihar jasoko dituzte pisu berrien giltzak; Alokabide sozietatearen eskutik, Bizigune programaren bitartez.

Herri arduradunek sozietate honen “arintasuna” nabarmendu dute familia hauei ostatua emateko orduan. Zornotza edo Durangaldeko udalerrietan biziko dira.

Termitek Zornotzako Astepe auzoko bederatzi etxebizitzako eraikin bati eta bi etxebizitza familiabakarrei eraso diete.

Uztailaren 31an antzeman zioten izurriteari, etxebizitza hauetako baten sabaian eroritzea gertatu ondoren. Honek udal teknikarien ikuskapena ekarri zuen, eta pisuaren egoera eskasa egiaztatu zen.

Gainerako etxeen egoera ikuskatu ondoren, batzuk oso kaltetuak zeudela konturatu ziren; beste batzuk ordea, berritze lanak egin ondoren, egoera nahiko onargarrian.

Erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko, Udalak erreabilitazio lanetan espezialista den arkitektu bati eraikina bisitatzea eskatu zion; eta honek, termita enpresa bati azterlan bat burutzeko, izurritearen zenbaterainokoak ezagutzeko.

Enpresa honen txostenak zioen etxebizitzaren habeak “ia hutsak zeudela barrutik”; eta horregatik, etxe horietako bizigarritasuna “ez da segurua”, udalbatzaren hitzetan.

berriaren argazkia
berriaren argazkia

2014ko urriak 15

XILOFAGOEN ERASOA CABOLAFUENTE-KO ELIZAN (ZARAGOZAN)

Elizako ateek xilofagoen erasana jasan dute, termitak edo pipia funtsean; ezkerreko atearen egitura eusten duen zutabe nagusia, honek dakarren erortze arriskuarekin.

Larrialdiaren aurrean, arotz bat azaldu zen elizan eta ikusitakoaren irizpena eman zuen. Ateen berrikuntzan aurrera eraman beharreko lan eta konponketen berri eman zuen.

Ateak konpondu eta eraberritzeko emandako aurrekontua bitan banatzen da: batetik, kanpoko ateak konpontzera zuzendutako dirua, 1.500€ inguru; eta bestetik, barruko ate eta atetzarrak konpontzera gordetakoa, 4.500€.
Betiere, modu orientagarrian, ateak desmuntatu ondoren aurkitu daitekeenaren arabera.

Joan den ekainaren 7an egindako auzo-batzar baten ondoren, elizaren konponketekin jarraitzeko komisio bat izendatzea erabaki zen; aurrekontuaren gestioa, lanen kontrola, e.a. Gainera, dirua biltzeko helburuarekin, harpidetza bat sortzea erabaki zen, non partikular zein instituzioen diru-laguntza onartzen zen; eta baita zozketa, salmenta eta errifak ere. Bildutako dirua La Purísima Concepción elizaren kontu korrontean sartuko da, Arizako IberCaja bulegoan.

Barruko atetzarrak konpontzeko berehalako enkargua ematea adostu zen, premia handiena horrexek duelako. Diru nahikoa egongo balitz, kanpoko ateak ere konponduko lirateke.

berriaren argazkia
berriaren argazkia

2014ko uztailak 6

ERAISTE ARRISKUA TERMITENGATIK PALENTZIAN

Villabermudo de Ojeda Palentziako herrixkan, etxe bat eraisteko zorian egon da, termiten erasoaren ondorioz.

Udaldian soilik erabiltzen diren hainbat etxeren kasuan bezalaxe,
seme-alabak handitzean, etxearen jaubeek joateari utzi zioten.
Etxe bat denbora luzez itxita dagoenean, badakigu zer gertatzen den; pitzadurak etxeko fatxadan, haizeak teilak mugitu…; eta konpondu ezik, euria egiten duen bakoitzean, ura sartu egiten da paretetan zehar.

Jakina da termitek hezetasun maila handia duen egurra jaten dutela.
Ur filtrazioak erakarrita azaldu ziren termitak, zeintzuk etxearen egitura-egurra busti zuten, eta etxea irentsi.

Zorionez, etxeko jabeak garaiz konturatu ziren. Egituraren egoeraren azterketa sakona egin ondoren, tekniko talde batek lanari ekin zion egitura indartu eta etxe osoari tratamendua egiteko.
Bizkaiko Garbi S.L enpresak burutu zuen lana.

Garbik esku hartu eta gero, intsekturik gabe dago etxea eta urte askotarako, sendo.

berriaren argazkia
berriaren argazkia

2014ko maiatzak 12

TERMITAK DIRELA ETA, LOPEZEN JAUREGIA ARRISKU LARRIAN

“Lopezen Jauregia eraberrituta zegoen, baina lanak guztiz amaitu gabe.
Eraikinaren mendebaldea konpontzeko geratu zen, orain arrisku larrian, termitek aurrera egitearen ondorioz” onartu dute Ondarearen arduradunek.

Carlos Cataldi arkitektua, Lopezen Jauregiaren zaharberritze lanen zuzendariaren esanetan, pasa den urtean lana entregatu zenetik, autoritate berriek agintea hartzearekin bat, monumentu historikoa berreskuratzeko lanak bertan behera geratu ziren.

“Ez zen beste lanik egin, eta eraikinaren erdia bere horretan gelditu zen” nabarmendu zuen.

Eraikinaren berriztatzean jardun zuen lan-taldeak gobernu berriari txosten zehatza eman ziola azpimarratu zuen, eta egoeraren berri eman.
“Hortik aurrera ez dakigu zer gertatu zen”.

Eraikinaren mendebaldeak errekuperatutako zatia arriskuan jartzen duela azaldu zuen. “Dena kutsatu daiteke berriro, eta hasieratik ohartarazi zitzaien erantzuleei” erantsi zuen.
“Arduragabekeriatzat” jo zuen termitaz betetako toki horretan jendea lanean edukitzea. “Eraikina eraitsi egin daiteke”.

Cataldiren hitzetan, euria egiten duen bakoitzean, sektore osoa ura dariola dago, eta arriskua egunetik egunera handiagoa da. “Joan den urteko abuztuaren 15-etik ez dugu ezer egin. Lanekin aurrera jarraitzeko baimenaren zain gaude”.

Egungo ministroa, Ramón Jiménez Gaona, jakinaren gainean dagoela azaldu zuen, diagnostikoa gaurkotu eta kontsultak egiteko ere.

Gustavo Glavinich MOPC-ko zuzendariak bestalde, eraberritzeak aurrera egingo duela esan zuen, eta aurrekontua jasotzeko zain daudela.
Aldez aurretiko prospekzioak egin direla esan zuen, eta materialen egoera zein den ikusi beharko dela. “Mendebaldea eta Dorrea daude aztertzeko” esan zuen, “baina arrisku handia dagoen lekuak dira, egiturak ezin duelako jendearen gainkarga jasan”.

“Kalte larriagoak saihesteko, lanak lehenbailehen hastea komeni da” esan zuen, eraberritzea 5 milioi dolar inguru kostako dela nabarmentzean.

berriaren argazkia
berriaren argazkia

2014ko maiatzak 5

ESPEZIALISTA ZEIN KALTETUEK TERMITEN SUNTSIKETA ESKATZEN DUTE INSTITUZIOETAN

Zelatan daude. Gizakiaren begietara ikusezinak dira. Arrasto gehiegi utzi gabe, termitak Bizkaiko hainbat eraikin zaharren egiturak hondatzen ari dira. Adituen esanetan, lurralde historikoaren alde zaharren %95-ak inguru, gaitz hau pairatu du.

“Amesgaiztoa da” diote egurra txikitzen duen izurrite honengatik kaltetutako pertsonek. Gehienetan gainera, bakarka egiten diote aurre erasoari, administrazioaren inolako laguntzarik gabe. Horren ondorioz, bai kaltetu bai espezialistek instituzioak intsektu hauen kontrako suntsiketan konpromisoa hartzera behartu nahi dituzte. “Beharrezkoa da udal zein Aldundiak egitasmo globalak landu ditzaten, arazo honi aurre egiteko.
Proiektuak egin, azterketak edota termitak izan ditzateketen etxeen errolda” eskatu dute teknikariek.

Bizilagunek proposamena bultzatu dute. “Bakarrik utzi gintuzten” kexatu dira zenbait. Beraiek ordea, diruan jartzen dute arreta. “Ez ziguten laguntzarik eman, nahiz eta Udalak termitak zeudela jakin. Dena konpondu eta denda tokiz aldatu behar izan genuen” dio Maite Arrillaga, Durangoko zapata-denda baten jabeak.
Dendari hau duela 10 urte ohartu zen arazoaz. Denda azpitik ibai bat igarotzen zen. Honek intsektuak erakarri zituen. Hezetasuna eta egurrezko egituraren bateratzea konbinazio perfektua dira. Horregatik, ia Bizkaiko hirigune guztietan xilofago hauen efektuak ezagutzen dituzte.
Bilboko Irala auzoan esaterako, Udalak milio erdi baino gehiago gastatu du; Bermeon, Mundakan, Areetan,… eraso larrienak alde zaharretan gertatzen dira, are eta okerrago, ibai bat edo itsasoa gertu badaude, edota lur azpiko uren maila altua bada…

berriaren argazkia
berriaren argazkia

2014ko apirilak 26

EUSKAL ERAIKINEN ERDIAK INSPEKZIOA PASA BEHAR DU HIRU URTEREN BURUAN

Bizilagunek azterketa egingo duen profesional baten serbitzuak kontratatu beharko dituzte, eta ondoren, txostena udaletxean entregatu.

2012ko abenduaren 15ean indarrean sartu zen Euskadiko Eraikinen Inspekzio Teknikoaren (ITE) derrigortzea arautzen duen Eusko Jaurlaritzaren dekretua. 2016ra arte, 50 urtetik gorako eraikinek, - Euskal Herrian daudenen erdiak - ikuskapena egin beharko dute pixkanaka.
1901 baino lehenagoko eraikinak izango dira ITE-a egingo duten lehenak, eta urte horretako zertifikatua abenduaren 31 baino lehen prest izan beharko dute. Bizilagunek tekniko bat kontratatu beharko dute, eta horretarako, mila euro arteko diru-laguntza izango dute berrikuntzaren bat edo beste egiten badute azkenik, Gobernutik esan dutenez.

Azken helburua eraikinen zaintzea da, segurtasun, eraginkortasun energetiko eta akzesibilitate baldintza onetan.

berriaren argazkia
berriaren argazkia

2014ko apirilak 26

ETXEAN TERMITA IZURRIA DUEN TRAPAGARANGO ADINEKO EMAKUME BATI, SESTAON EMANGO ZAIO OSTATU

Sara Seibanek pisua estreinatuko du Sestaon. 77 urteko andrea Eusko Jaurlaritzaren alokairu sozialeko etxe batera joango da, 10 hilabetez zain egon ondoren. Minusbaliotasun fisikoa duen emakumeak aditzera eman duenez, “kontratua 28an sinatuko dugu. Oso urduri nago”.
Badu arrazoirik. Ugarte auzoko bizilagun hau orain dela 50 urte bizi da egungo etxean, San Juan plazako 7. zenbakian, nahiz eta eraikina “eraiste arriskuan” dagoen. Sarak Sestaon jasoko duen etxebizitza berria bere beharretara “egokituta” dago, eta hiru gela ditu. Gainera, Xabier Cuellar, Trapagarango alkateak atzo egindako adierazpenetan esan zuenez, Udalak “etxez etxeko laguntza mantenduko dio nahiz eta beste toki baten bizi, eta laguntasuna emango dio bere tresna guztiak eramateko”.

berriaren argazkia
berriaren argazkia

2014ko martxoak 24

BIZKAIKO GARBIK ZEANURIKO IPIÑA AUZOKO PARROKIA-ETXEAN TERMITEN KONTRAKO TRATAMENDUA EGIN DU

Zeanuriko Ipiña auzoko parrokia-etxeak termiten erasoa jasan zuen. Bizkaiko Garbi enpresa espezializatua, tratamendua egiten ari da elikadura-zeboen bitartez, hilero-hilero zeboak kontrolpean mantenduz.
Tratamendua amaitu eta hurrengo bost urteetan, zeboak jagoten jarraituko du.

Apespikutza zein eliztarren aldetik kezka handia zegoen; parrokia-etxea eliza ondoan dagoelako, eta eraso bortitzena erretaula nagusira mugatzen zelako. Termitek erretaula erasoko balute, zaharberritzea oso zaila izango litzateke.

berriaren argazkia
berriaren argazkia