AZTERKETA ETA DIAGNOSTIKOA

Izurritearen identifikazioa

Egurra erasotzen duen organismo xilofagoa ezagutzeko, azterketa sakona egitea nahitaezkoa da.

Azterlan hau gauzatzeko, profesional lan-talde teknikoa badugu.

Ingurune-baldintza neurketak egiten dira, irteera zuloak behatzen dira, detritus eta bestelako nabaritasunak biltzen dira izurritea eragin duen organismoa zein den zehazteko, aktibitatea eta erasoaren zenbaterainokoak neurtzen dira, piezen erasana eta egituraren egoera balioztatzen da, arotzeria…

Datu hauekin guztiekin, GARBI lan-taldeak burutu beharreko tratamendu egokiak zeintzuk diren erabakitzen du, baita hartu beharreko babes neurri konstruktiboak ere (zorroten konponketa, fatxadetan pitzadurak…)

Egurraren izurriak

Intsektuak eta onddoak dira egurraren hondatzearen erantzule nagusiak. Mota asko badaude ere onddo xilofagoak dira arruntenak, beste bi intsektu-familirekin batera: Anobidoak (pipi arrunta), Liktidoak (pipi txikia) eta Zeranbizidoak (pipi erraldoia); hauek guztiak Koleopteroen familian barne, eta Termitak, isopteroen familikoak.

Denak dira garrantzitsuak, halere, termitak nabarmendu behar dira, beraien jatuntasuna dela eta, baita egurra erabat desagertzeraino erasotzen dutelako ere. Goiko erlaitzean klikatuz gero ikus daitekeenez, argiak mina ematen diete, eta horregatik, hormetatik gora igotzen dira egur bila; eta hortaz, aurkitzen duten lehen egurra jaten dute; alegia, euste-hormaren zura, euskarria. Ondorioz, eraikinak eraisten dituen intsektuaren aurrean gaude.

koleopteroak sartze zuzena
koleopteroak sartze zuzena
isopteroak sartze zuzena
isopteroak sartze zuzena
onddoak sartze zuzena
onddoak sartze zuzena

ESKATU DIAGNOSTIKO
PROFESIONAL ETA
DOAKOA

pello@bizkaikogarbi.com

tel: 639 184 355

egurrari azterketa egiten
egurrari azterketa egiten
egurrari azterketa egiten
egurrari azterketa egiten