TRATAMENDUAK

10 años de garantía. Tratamiento para coleópteros e isópteros
10 urteko bermea koleoptero eta isopteroetan

EGITURA-TRATAMENDUAK INJEKZIOZ

Injekzioz egiten den estruktura-tratamendua sistema sendagarri-prebentiboa da eta 10 urteko bermea du.

Sistema hau pipia, termita eta bestelako xilofagoen izurriteen kontrako egitura-tratamenduetan erabili ohi da. Pipiaren larbak egurraren barnealdean bizi dira, eta gehienetan, zuraren azaleko inpregnazioa ez da nahikoa izaten beraienganaino heltzeko.
Egitura-tratamenduan ezinbestekoa da egurra erabat inpregnatzea barrutik.

Halaber, termiten kontrako tratamenduetan, injekzio bidezko tratamendua beharrezkoa da; termitek egurraren zurgiharra (bihotza) eraso dezaketelako.

Tratamenduaren helburua xilofagoaren larba suntsitzea da, egurraren beraren barnean; atera eta beste pieza batzuk infestatzea saihestuz eta helduek arrautzak egur honetan jartzea ekidinez. Hortarako, Itzulerarik gabeko Balbula Sistema deiturikoa erabiliko dugu. Sistema honek intsektizida produktua egurraren barru-barruraino sartu eta bustitzea ahalbidetzen du, barruan bizi diren larbak akabatuz.

Injektoreek, estankoak diren aldetik, intsektizida barruan mantentzen dute, presiopean, pieza osoa barrutik blai eginez. Bestalde, sistema honek, etorkizun baten, egur hori bera zulorik egin gabe injektatzea posible egiten du.

zuria
zuria

ESKATU DIAGNOSTIKO
PROFESIONAL ETA
DOAKOA

pello@bizkaikogarbi.com

tel: 639 184 355

kaltetutako egurra
kaltetutako egurra
balbula
balbula
marrazkia/figcaption> marrazkia