TRATAMENDUAK

10 urteko bermea koleopteroetan
10 urteko bermea koleopteroetan

EGITURA-TRATAMENDUAK
GEL ANTIXILOFAGOAREKIN

Xilofagoen kontrako gelak duen abantaila ohiko produktuekin alderatuta, bere lurrunkortasun urria da. Lurrunik hedatzen ez duenez, ez du segurtasun eperik behar, eta ondorioz, irtenbiderik egokiena da etxea hustea zaila egiten den kasuetarako; hala nola, ohean dauden pertsonak, ospitaleak,…; baita estetikoki ere, itxura zaintzea garrantzitsua den kasuetarako, injektoreak agerian ikusi nahi ez direnerako, alegia.
Gel antixilofagoarekin egiten den egitura-tratamendua sistema sendagarri-prebentiboa da eta 10 urteko bermea du.

Gela zuzenean egurraren azalean aplikatzean datza (ez berniz ez pintura gainean); horregatik, batzuetan produktua aplikatu aurretik, egurra garbitzea beharrezkoa da. Bere eraginkortasuna barneratze-ahalmenean dago, 5 zm inguru; baita bere biskositatean ere, ohiko produktuek baino 3 bider barneratze handiagoa eskaintzen duelarik.

Injekzio-balbulak jarri behar izana saihesten du, eta horrek dakarren egurrezko egituraren ahulezia eta itsusitze estetikoa.

Gel intsektizidaren ezaugarriak
(PERMETRINA)

Ez du lurrunik hedatzen: arnastuz gero, ez da toxikoa, eta sute istripuak gertatzeko aukera gutxitzen du.

Segurtasun epea: 0 ordu. Eraikinaren hustutzea ekiditen du.

Gehienezko barneratzea: bere likatasuna dela eta, egurraren azalera itsasten da eta gehienezko barneratzea bermatzen du. Brotxa zein pistolaz aplikatu daiteke (Air-less).

ESKATU DIAGNOSTIKO
PROFESIONAL ETA
DOAKOA

pello@bizkaikogarbi.com

tel: 639 184 355

egurrezko egitura
egurrezko egitura
Gel intsektizidaren barneratzea
Gel intsektizidaren barneratzea