TRATAMIENTOS
DE LA MADERA
egurraren saneaketak
Termitak, inurri eta erleekin batera, antolakuntza sozial bat aurkezten duten intsektu espezie bakanak dira. Gure ingurunean, egurraren egituran kalte handienak eragiten dituen espeziea "Termita Subterranea" deritzana da (Reticulitermes).
Gaur egun, oraindik ez dago egur lehorrari egindako erasoen berri (Kalotermes). Termitak habietan bizi dira (termiteroak), lau indibiduo morfologiko mota desberdinez osatuak (kastak).
Termita kolonia bat errege-erreginak, zenbait ugaltzailek, soldadu eta langile kopuru handi batek eta garapen fase ezberdinetan dauden indibiduo heldugabeek (ninfak) osatzen dute. Arrautzatik ateratzen diren ninfak ekipotenteak dira, eta zein kastakoa den ingurumen eta faktore sozialei lotuta egongo da.
Ugaltzaile osagarriak
Langile eta soldadu populazioa oso altua denean agertzen dira soilik. Ugaltzaile primarioetan bihurtzeko gai dira, hauetarikoren bat ordezkatua izan behar bada edo koloniaren bat errege-erreginaren eraginetik isolatuta geratu delako.
Nabarienak dira, eta sarritan, kezka pizten dutenak. Udaberrian beltzak bihurtzen dira, hego handiak ateratzen zaizkie, eta kopuru handitan ateratzen dira kanpoaldera, beste kolonia bat sortzeko xedearekin.
Hegodun inurriekin nahasten dira, garai berean ateratzen direlako.
Langileak
Indibiduo antzuak dira, eta elikadura zereginetan jarduten dira; baita ondorengoen zaintza eta habiaren eraikuntzan ere. Kalteen erantzuleak dira; galeriak zulatu eta tunelak egiten dituzte.
Elikadura
Termiten elikadura zelulosa duten egur eta bestelako begetaletan datza. Elikatze prozesuan, garrantzizko eginkizuna dauka indibiduoen arteko ahotik ahorako janari trukeak eta ipurtzulotik ahorakoak ere (trofalaxia). Metodo honen bitartez, langileek bere kabuz elikatzeko gai ez diren indibiduo orori ematen diete jaten (errege-erregina, soldadu eta ninfak).
Termiterotik 100 metro baino urrunago atera daitezke janari bila.
Habitata
Termitek habi edo ugaltze zentru fijoak dauzkate. Lur azpian egon ohi dira, eta hauetatik, langileak janari bila ateratzen dira. Termita populazioak ikaragarriak izaten dira, eta ugaltze zentru bakarra izan dezakete, edo unitate asko interkonektatuta. Hortaz, kaltea izugarria da, populazio tamainaren ondorioz.
Janari bila ateratzen direnean, tunel eta galeriak egiten dituzte material desberdinetan barrena. Hala eta guztiz ere, zulatu ezin dituzten materiale gogorrak aurkitzen dituztenean (arroka, metala…), kanpora ateratzera behartuta ikus dezakete beraien burua. Kasu honetan, kanpoaldeko galeriak eraikitzen dituzte murtxikatutako egurrarekin eta gorotz-materiekin.
Honek kanpotik babesten ditu, eta janariarekin habira heltzea posible egiten du.
Termitek eragindako kalteak
Termitak hondatu ditzaketen materialak era askotakoak izan daitezke.
Ez bakarrik eraikinen egituraren egurra (habeak, oholtzak, panelak, e.a),
eta barruko egurra; baizik eta egurrezko estaldura duen edozer, hormetako papera edo zelulosa duen edozein material (papera, liburuak, kartoia,…). Sarritan, alfonbrak edo fibra sintetikoez eginiko ehunak ere jaten dituzte, zulatu eta galeriak eginez.
Kable elektrikoak babesteko hodiak ere zeharkatu ditzakete, zirkuitulaburrak sortuz.
Galeriak lurra, egurra, gorotz eta txistu nahasketa batez estalita daude. Galeria hauek zuntzari paralelo doaz beti eta ez dute zerrautsik uzten. Zaila da beraien agerpena zehaztea.