TRATAMIENTOS
DE LA MADERA
egurraren saneaketak
Koleopteroak arrunki kakalardo bezala ezagutzen ditugun intsektu talde anitza dira. Egur lehorra erasotzen duten espezieak urriak dira, baina garrantzi handia dute artelan, altzariak eta eraikinen egiturari dagokienean.
Orokorrean, izurriak sortzen dituzten koleopteroak beraien bizitzaren lehen faseetan (larba) portaera eta elikadura oso desberdinak erakustea dute ezaugarri, heldutasunarekin alderatuta. Larbak bizi diren egurretik elikatzen dira; aldiz helduen bizitza laburra da oso, beraien egiteko bakarra estalketa eta ugalketa izaki. Hortaz, intsektu hauek eragiten dituzten kalteak (galeriak egurrean) larbak eginikoa dira; eta egurraren azalean agertzen diren zuloak, helduek egindakoak, zeintzuk beraien larba-zikloa amaitu ondoren, kanpora ateratzen dira estali eta egur berriak infestatzeko helburuarekin.
Hirietan izurrite garrantzitsuak sortzen dituzten koleoptero espezie nagusiak 3 multzo handitan taldekatzen dira: ANOBIDOAK, LIKTIDOAK ETA ZERANBIZIDOAK..
Talde honetako intsektuen artean, arrunki pipi bezela ezagutzen dena, Anobium Punctatum izenekoa nabarmentzen da; agertze maiztasun eta eragiten dituen kalteen garrantziagatik. Helduek 3-5 mm arteko luzera harrapatzen dute eta kolore iluna dute. Ernaldutako emeek 2, 3 edo 4 arrautzetako talde txikietan jartzen dituzte arrautzak (80 arrautza arte, eme bakoitzeko); egurraren azal zimurrean, arrailetan eta oso sarritan, helduek utzitako irteera zuloetan.
4 edo 5 aste pasa ondoren, larba zuri txikiak jaioten dira, egurrean zehar sartu eta galeriak zulatzen dituzte, egurraren zuntz norabidea jarraituz. Larba hazi ahala, galerien tamaina ere handitzen doa, zerrauts zimur eta lakarra utziz.
Intsektu hauen bizi-zikloa 2, 3 urte edo gehiagokoa da, egurraren elikagarri baldintza eta ingurunearen arabera. Airearen hezetasun handiak eta neurrizko tenperaturak beraien garapenari mesede egiten diote (22-24º).
Larba aldiaren bukaeran, intsektua 6mm-ko luzera izatera heltzen da, eta pupa egoerara pasatzen da, egurraren azaletik gertu kokatzen diren kamaretan. 6-tik 8 astera ematen ditu egoera honetan, ondoren, intsektu heldua bihurtzen den arte.
Maiatza eta abuztua bitartean, helduak kanpora ateratzen dira; egurrean 1,5 eta 2 mm arteko diametroa duten zulo biribilak eginez. Une honetan detektatu daiteke egurretik eroritzen den zerrautsa.
3-tik 4 astera bizi diren helduak hegalari trebeak dira, eta egurraren kanpoaldean estali ohi dira; honela, beraien biologia zikloa itxiz.
Anobium Punctatum-ek hostozabalen zurgizena eta koniferoak erasotzen ditu, eta hezetasun baldintzatan, zenbait hostozabalen zurgiharra ere. Horma zelularraren osagaiez elikatzen da (zelulosa gehien baten), zenbait mikroorganismoren akzio sinbiotikoaren bitartez.
Belaunaldi berrien erasoa larbak utzitako zerrautsaren agerpenarekin ematen da aditzera. Larba horiek helduek utzitako zulo zaharretatik ateratzen dute zerrautsa.
Liktidoak neurri txikiko koleopteroak dira, Espainian bi espezietan irudikatuta: lehena autoktonoa, Lyctus Linearis; eta bestea, jatorri tropikala duena, Lyctus Brunneus, aktiboagoa eta gure ingurumen baldintzetara egokituagoa.
Intsektu mota hauen helduek itxura luzanga eta estua dute, 3 eta 5 mm arteko luzera, eta kolore ilun edo gorrixka. Ernaldutako emeek 2, 3 edo 4 arrautzetako talde txikietan jartzen dituzte arrautzak, egurraren barne hodietan (30-50 arrautza arte). Larba txiki zurien jaiotzea errunalditik 2 edo 3 astera gauzatzen da.
Larbek egurraren galeriak zulatzen dituzte, non talko hautsen antzeko testura duen zerrauts fina pilatzen duten. Larbak gehienezko tamaina harrapatzen dutenean (4 mm-ko luzera) pupa egoerara pasatzen dira, egur azalaren azpialdean egiten dituzten kamaretan.
Hiru bat aste ondoren, helduak kanpora ateratzen dira 1 eta 2 mm-ko diametroa duten zulo biribiletatik. Helduen irteera hau Martxoa-Apirila eta Urria-Azaroa hilabeteetan burutzen da. Emeak 6 aste inguru bizi dira, arrak ordea, 2 edo 3 aste. Bizi-zikloa urtebetekoa da normalean, baina 3 edo 4 hilabetera murriztu daiteke hezetasun eta tenperatura baldintzak eta egurraren elikagarritasuna hobezinak direnean.
Intsektu hauek ezin dute zelulosa digeritu, horregatik, azukrea, zenbait proteina eta egurraren almidoia dira beraien elikagai iturri nagusiak. Liktidoen erasoak honako baldintza hauek betetzen dituzten hostozabalen egurretara mugatzen dira: 0,07mm-ko diametroa edo gehiago duten hodiak izan (tamaina honetatik aurrera, posible dute emeek arrautzak jartzea), almidoi kopuru altua eduki (%3tik gorakoa pisu lehorrarekiko), eta %8 eta %30-a arteko hezetasuna izan.
Liktidoek eragindako kalteak anobidoek egindakoetatik bereizi daitezke, larbek egindako galeriak ez direlako independienteak, anobidoen kasuan gertatzen den bezela; hori dela eta, azaleko geruzaren azpian dagoen egur guztia erabat suntsituta egon daiteke. Hala eta guztiz ere, oso zaila da liktidoen eraso bat irteera zuloak agertu baino lehen iragartzea.
Bizi-ziklo laburra dutenez, egurraren berrinfestazioa oso arin egiten da.
Estrukturaren ikuspuntutik, egurrezko egiturari erasaten dion koleoptero talderik garrantzizkoena da. Tamaina handiena duten xilofagoak dira, eta erretxinadun egur zein hostozabalen egurrari erasoten diote.
Larbek zentimetro bateko zabalerako galeriak zulatzen dituzte egurrean zehar, kalte larriak eraginez beronengan.
Horregatik, intsektu hauek suntsitzeko, tratamendu sakona egitea ezinbestekoa da. Koleoptero heldu bilakatuta (kakalardo), egurretik ateratzean, 0,5 bider zentimetro bateko zuloa uzten du.
Koleoptero hauek udaberrian ikusi ohi dira. Kolore iluna, 10 eta 20 mm artekoak, eta bereizgarri egiten dituzten antena luzeak. Helduen bizia oso laburra da (15 egun arrak eta 8 egun emeak), baina espeziearen ziklo guztia, oso luzea (2 eta 12 urte artekoa); betiere, tenperatura, ingurumenaren hezetasuna eta egurraren elikagarritasunaren arabera (baldintza hobezinak: 28-30º eta %18-20-ko hezetasuna egurrean).
Intsektu honek eragiten dituen kalteak beste koleopteroek sortzen dituztenak baino azkarragoak eta larriagoak dira; hori dela eta, irteera zulo bakar baten agerpenak egurraren barne egituran kalte handiak egon daitezkeela adierazi dezake. Karraskatzen ari direnean egiten duten zaratak erasoaren igartzea erraztu dezake, baita intsektuak egurrean duen kokapena ere.