10 urteko bermea isopteroetan
10 urteko bermea isopteroetan

TERMITEN KONTRAKO
BARRERA

Karga-horma eta eraikinaren lurzoruaren inguruan barrera bat ipintzen da. Produktua hormetan egingo diren zuloetan barrena sartzen da, hortarako, erretentzio balbula bereziak erabiliz.

Barrera presiopeko injekzio bidez egingo da, eta produktuak termitek egurrean gora egitea saihestuko du. Hormetan egiten diren zuloak 20 zm-ko distantziara egongo dira bata bestearekiko, eta hormaren lodieraren 2/3-ko sakonera izango dute. Halaber, lurzoruan ere zuloak egingo dira, 20 zm-ko distantziara eta 40 zm edo gehiagoko sakonera batekin.

Era berean, oso garrantzitsua da barreretan injektatzen den produktua.. Horma zein lurzoruan barrera perfektua egitea ia ezinezkoa dela egiaztatu da; ezin dugulako jakin barruan zer dagoen. Ez dakigu produktua ondo zabaltzen ari garen, edo aldiz, adreilu baten zulora botatzen ari garen, isurbide batera…e.a. Hau dela eta, produktu uxagarri bat erabiltzen badugu, termitak tratatu gabe dagoen igarobide baten bila hasten dira. Aurkitzen dutenean, elkarri abisua eman eta ilaran pasatzen dira beraien helburura heldu arte: egurra.

Tratamendua eraginkorra izan dadin, produktu ez uxagarriak erabili behar dira. GARBI -n Fipronil duen produktu bat erabiltzen dugu, ez uxagarria eta kate-lana egiteko gai dena. Efektu atzeratuak ditu, eta irenste bidez eta elkar ukituz egiten du lan. Termitek ez dute detektatzen eta produktuan barrena pasatuz doaz, denborarekin gaixotuz eta gainerako beste kideak kutsatuz. Ingurumen-arazo gutxi sortzen ditu, intoxikazio zein usai aldetik. Bere ondorioa GABA efektu neuroerregulatzailearen inhibizioa da. Intsektuaren heriotza hiperrekzitazioz eragiten du.

Produktuaren fabrikatzailearen esanetan, hiru hilabeteko epean, kolonian ez litzateke indibiduo bakar bat ere bizirik geldituko.
Frantzian, 20 urteko esperientzia positiboa dago, eta sistema honen bidez tratatutako 100.000 bat etxebizitza. Uretan duen disolbagarritasun urriak eta mineraletan duen absorzio altuak, bere finkatze egokia ziurtatzen dute (lurzoru eta hormak), eta bere iraunkortasun luzea ere bai.
Fabrikatzaileak produktuaren 5 urteko funtzionamendu epea bermatzen du.

ESKATU DIAGNOSTIKO
PROFESIONAL ETA
DOAKOA

pello@bizkaikogarbi.com

tel: 639 184 355

termiten kontrako barrera
termiten kontrako barrera
termitek eragindako kaltea
termitek eragindako kaltea
termitek eragindako kaltea
termitek eragindako kaltea