10 urteko bermea isopteroetan
10 urteko bermea isopteroetan

TERMITEN KONTRAKO
TRATAMENDU ESPEZIFIKOAK

Lur azpiko termiten kontrako tratamendu sendagarriak bereziki zailak dira, beraien bizimoduaren eta kolonien izaera zehaztugabearen ondorioz.

Termiten kontrako tratamendu mota bi daude: koloniaren deuseztapenera zuzenduak, eta termiten erasoetatik babesteko, eraikinaren isolamendura zuzenduak. Erasotutako eraikinaren egoera, inguruko eraikin motak, edo erabakigarriak izan daitezkeen beste eragile batzuen arabera, sistema bat edo bestea erabiliko da.

Koloniaren deuseztapenera zuzendutako tratamenduetan, elikadura-zeboak erabiltzen dira. Erakingorragoak dira, kolonia guztiz desegiten dutelako.

Lurzoru, horma eta trenkada-tratamenduak: arrunki "termiten kontrako barrera" moduan ezagutzen dena eratzen da. Zulaketak egiten dira eta balbula batzuren bidez, produktua injektatu (ez uxagarria eta kate-lana egiten duena).

Egitura-egurraren tratamenduak: Itzulerarik gabeko Balbula Sistema erabiltzen da. Egitura-tratamenduak injekzioz atalean deskribatuta dago.

Elikadura-zeboen tratamenduak: termiten iristea eteteko, puntu estrategiko ezberdinetan, zeboak jartzean datza. Sistema honen bidez, termitizida habiraino iritsi daiteke, eta denboraz, kolonia osoa suntsitu.
Jarraipen eta mantentze-lanak eskatzen ditu, baina tratamendu erasotzaile eta garestiak ekiditen ditu.

Termiten erasotik babesteko tratamenduak lurzorua, hormak, trenkadak eta egituraz arduratzen dira.

Hiri-eraikin baten kasuan, oso zaila da kolonia osoa erabat suntsitzea; are gehiago, inguruko eraikinek egurrezko egitura badute. Ondorioz, tratamendua hirigune osoan egiten ez bada, tratamendua erasoa geldiaraztera mugatuko da soilik; eraikina kanpotik isolatu eta barruko koloniak deuseztatuz.

TERMIFIL tratamendu prebentiboa: tratamendu berritzailea. Termitizida duen plastikozko geruza bat jartzean datza. Eraikina lurretik isolatzen du. 50 urteko bermea dauka..

Emaitza hobeak lortzeko, ahal den neurrian, tratamendu hauek guztiak konbinatzea gomendatzen da (zeboen tratamendua izan ezik, besteekin bateraezina delako).

zuria
zuria

ESKATU DIAGNOSTIKO
PROFESIONAL ETA
DOAKOA

pello@bizkaikogarbi.com

tel: 639 184 355

termiten kontrako tratamendua aplikatzen
termiten kontrako tratamendua aplikatzen
termitak egiten duten ibilbidea
termitak egiten duten ibilbidea
langile bat termifilm jartzen
langile bat termifilm jartzen