
TRATAMIENTOS
DE LA MADERA
egurraren saneaketak
BIZKAIKO GARBI-k xilofago guztien kontrako tratamendu integralak hartzen ditu bere gain; hala nola, pipia, termitak, onddoak… eskarmentu handia eta etengabeko berrikuntzak medio; tratamendu eraginkorrenak erabilita, ingurumenarekin errespetuzkoak, betiere.
Egitura-tratamenduak injekzioz: Ohiko sistema, 4 zm-tik gorako lodiera duen edozein egurri aplikatu dakiokeena. Solairuetako egurrezko egiturak, teilatuak, horma-tramak eta abar tratatzeko erabiltzen da.
Egitura-tratamenduak gel antixolofagoarekin: Egitura-egurrarentzat baliozkoa, ohola, eta egurrezko piezak orokorrean; berniz eta margorik gabeak. Produktu tradizionalak baino hiru bider barrurago sartzen da eta balbulak jartzea saihesten du.
Barrera-kimikoen tratamenduak: eraikinetan erabiltzen den termiten kontrako tratamendua da (lurzoru eta hormak).
Termiten kontrako elikadura-zeboak: eraikin isolatuetan aplikagarria (txaletak, baserriak…). Etengabeko zaintze eta mantentze-lana eskatzen du, baina lan handiak eta tratamendu erasotzaileak ekiditen ditu.
TERMITEN PREBENTZIOA
Termifilm: Eraikuntza berrian eta eraikinen birgaikuntzan prebentzio tratamendua da. Termiten kontrako geruza bat jartzean datza. 50 urteko bermea du.
Pieza eramangarrien tratamenduak dira. Esate baterako, altzariak, oihalak, material grafikoa, margolanak, eskulturak, ate eta leihoen markoak, eta garraiatu daitekeen edozein pieza. Tratamendu garbia eta eraginkorra da, eta 10 urteko bermea dauka.
Egurraren akabera: Egitura bateko egurrezko piezak bernizatzeko prestatzen dira: iltzeak kendu, usteldutako eta kortxoztatutako atalen desugerketa egin, lixaketa, eta nahi izanez gero, bernizatzea burutzen dira.
EPOXY erretxinak: Termita, onddo… eta abarren ondorioz andeatutako egitura-egurraren berregitea, EPOXY erretxinez. Egurraren ezaugarriak bereganatzen ditu erretxina honek (lixatu, iltzatu, zulatu, zepilatu daiteke,…) eta egur-ordezkapenak, errefortzu metalikoak eta abar saihesten ditu.
Jantzietako sitsaren kontra (Tineola Bissilliella), txoke tratamenduak erabiltzen dira; intsektizida aplikazioaren bidez, metodo desberbinez baliatuz, monitoreo tratamenduekin osatuta, epe luzerako eraginkortasuna bermatzeko.