TRATAMIENTOS
DE LA MADERA
egurraren saneaketak
Termiten erasoa jasan duen eraikin baten kasuan, sistema sendagarri-prebentibo baten premiazko aplikazioa beharrezkoa da. Horregatik, GARBI-n, termiten kontrolean sistema iraultzailea proposatzen dugu: EXTERRA, termiten kontrako ZEBOA.
GARBI, Ensytex enpresarekin elkarlanean ari da, EXTERRA sistemaren jabea, zeinekin urte hauetan guztietan, emaitza bikainak lortu ditugun.
Metodo hau ingurumenarekin errespetuzkoa da oso, ikaragarrizko suntsitzailea eta hilkorra ordea, termiten koloniekin. Termiten etengabeko meatxuaren aurrean, irtenbiderik zentzudunena da.
Nola funtzionatzen duen: Eraikina zeboez inguratzen da, termitak lur azpian janari bila egon beharko luketen puntuetan, hain zuzen (1). Sarritan, beste kokapen batzuetan ere jartzen dira zeboak (hormak, markoak, zokaloak…), eraso puntuak aurkitzen direnean.
Zeboek koloniaren suntsipena bizkortzen dute, eta hau desagertzean, kendu egiten dira.
Termitak lur azpiko interzeptoreez elikatzen ari direla egiaztatzen dugunean, Labyrinth AC zeboarekin ordezkatuko dugu. Termitek ezin diote jaki honi eutsi, eta honek heriotza eragiten die.
Labyrinth AC hilgarria da beraientzat. Termitek aldizka, beraien kanpoko eskeletoa aldatzen dute, eta une horretan hiltzen dira.
Ez dute koloniaren murrizketa zeboekin lotzen, eta honek, kolonia osoaren desagerpena dakar.
Labyrinth AC ez da kaltegarria gizakiontzat, soilik azala aldatzen duten abereengan du eragina. Gutxieneko ingurumen inpaktua.
Labyrinth AC-k kaltea oso arin gelditzen du, kutsatutako termitek 3-4 asteko epean etxeko egurra jateari uzten diotelako.